ALDE EDO ALDE

Intza del Campo eta Ion Andoni Tolaretxipiren ibilerak. Ion Andoni Tolaretxipi euskarako irakaslea da. Intza del Campo aldiz, ikaslea. Bi mundu, bi begirada eta bi jokabide. Alde edo alde?

Komiki-sorta honetan euskaldunok egunerokoan bizitzen ditugun egoerak lantzen dira umorez eta kritika eginez, euskararen gaineko diskurtsoen inguruan gogoeta eragitea helburu.

Ideia eta garapena: Hiru Damatxo.

Eskerrak: Lorea Agirre, Lander Arbelaitz.